Oinez Basoa. Zuhaitza erosi!

Oinez Basoa Facebook-en Oinez Basoa Facebook-en
Oinez Basoaren kide al zara?

 Bideoa

 Landatzaile nabarmenak

 Landatutako azken zuhaitzak

Basoen garrantzia klima aldaketaren kontrako borrokan

Basoak klima aldaketaren aurkako borrokaren oinarrian daude, CO2a jasotzeko ahalmena dutenez, jarduera antropogenikoen isurketen eragina arindu egiten dute eta.

Gizakien jarduerak sortutakoa CO2a, 02 eta zur (karbono) bihurtzen da basoetan, eta gainera baso lurzoruak materia organikoan aberastu egiten dira., karbono askoz gehiago xurgatuz.

Aldiz, zuhaitzen mozketak, baso-galtzeak eta batez ere suteek negutegi efektuaren gasak areagotu, klima aldaketa lagundu eta planetako biodibertsitatearen galera ekartzen dute.

Horrezaz gain, basoek garrantzi handia dute, klima aldaketara egokitzen laguntzen dietelako bai gizon-emakumeei bai gainontzeko organismoei ere. Datozen urteetarako baldintza meteorologikoek aurreikusarazten dute gero eta maizago gertatuko direla aurretik ezin jakin daitezkeen fenomenoak, muturreko gertaerak, lehorteak eta mundu mailako batez besteko tenperaturen aldaketak. Testuinguru berri horretan, oihan eta baso ekosistemen zeregina beharrezkoa da, lurzorua, fauna eta flora babesten dutelako uholdeen eta higaduraren kontra, eta ematen dituzten zerbitzuak gero eta garrantzitsuak izanen direlako nekazaritzarako eta energiaren ekoizpenerako.

Dokumentua jaitsiAurkezpena - CRANA

Dokumentua jaitsiAurkezpena - UPNA

 
Aldor Internet-ek garatutako webgunea