Oinez Basoa. Zuhaitza erosi!

Oinez Basoa Facebook-en Oinez Basoa Facebook-en
Oinez Basoaren kide al zara?

 Bideoa

 Landatzaile nabarmenak

 Landatutako azken zuhaitzak

Laguntza

Bi betebehar izango ditu: Ingurumenarekin konpromisoa hartzea eta Euskara bultzatzea

  • Ingurumenari kontribuzioa egin, Tafallako Plano Mendian kokatuta eta Nafarroa Oinez 2011ren aztarna orekatuko duen "Oinez Basoa 2011"ren landaketarekin,
  • Euskarari dagokion kontribuzioa Tafallako Garcés de lo Fayos Ikastolarentzat izango den Bigarren Hezkuntzari dagokion eraikuntza berria eraikitzeko diru-laguntza izango da.

Landaketarako baldintzak egokitzen direnean, orduan burutuko da zuhaitzen landaketa. Asmoa 2012ko urtarrila/otsailean egitea da eta eskualdeko eskolar guztiak gonbidaturik izango duen asteburu batean hasiko da. Zuhatzaren eta "Oinez Basoa"ren festa izango da, zalantzarik gabe.

Babesteak adoptatzea esan nahi du , ez da erostea. Basoa herri ondare izango da, Tafallako Udalak kudeatuta, azken honek zinatutako Hitzarmenak dioen bezala.

Zure zuhaitza babestu ahal duzu eta zuk aukeratutako izenarekin pertsonalizatu, zure argazki eta iruzkinak sar ditzakezu, zure enpresako logoa, etb. eta, modu honetan, euskara eta ingurumenari laguntza eman.

Behin Nafarroa Oinez Web-ean (www.nafarroaoinez.net) eta "Oinez Basoa"n sartu zarela, "Zuhaitza landatu" orrian kokatzea da hurrengo atala. Bertan pausu hauek azalduko zaizkizu:

  1. Zuhaitza aukeratu
  2. On-line ordaindu
  3. Zuhaitza pertsonalizatu

OINEZ BASOA 2011ren edizio honetan, basoa Mediterraneoa da batik bat, gehiengoa artea da eta zuhaitzen %20a erkametzak, biak bertakoak. Horregatik ez dugu beste motak babesteko aukerarik ematen.

Zuhaitz aukeraketa egitera zoazenean, azpiko aldean kopurua jarri eta "saskira deitu" gainean klikatu. Ondoren, "erosten jarraitu", nahi dituzun zuhaitzak eros ditzakezu zure saskia nahi adina bete arte. Azken pausuan, arrosa koloreko "erosi" gainean klikatu behar duzu.

“Erosi” botoia sakatzen duzunean pantaila berri bat agertuko zaizu, bertan bi aukera dauzkazularik (Oinez Basoako kide zaren ala ez galdetuz).

  • Oraindik kide ez bazara, zure datuak bete behar dituzu izena emateko. Ondoren, “Izena eman” botoia sakatu.
  • Dagoeneko Komunitateko kide bazara zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sar ditzakezu.

    Erosteko botoia sakatu ondoren, pantailan zure eskaria agertuko da eta ados bazaude “Eskaria berretsi” botoi arrosa sakatu behar duzu. Ondoren, bankuaren bitartez ordainketa egiteko pasabidera iritsiko zara eta zure kreditu txartelaren zenbakiak sartu eta “Onartu” botoia sakatu behar duzu.

    Kreditu txartelaz bakarrik.

    Zuhaitzak erosi ondoren hauek pertsonalizatzeko pantaila agertuko zaizu.

    Argazki bat sartu, deskribapena jarri eta gainerakoentzat ikusgai jar dezakezu.

    Oinez Basoako kide zara? botoia sakatu behar duzu.

    Ondoren agertuko zaizun pantailan, oraindik izena eman ez baduzu “hemen izena eman ” botoia sakatu behar duzu, eta hor formularioa bete eta “Izen-ematea bidali” sakatu behar duzu.

    "Oinez Basoa-ko kide zara? ” pantailara itzuli eta zure erabiltzaile-izena sartuta “Nire zuhaitzak pertsonalizatu” pantailara iritsiko zara.

    Lehenik eta behin izena eman behar duzu.

    Nire zuhaitzak pertsonalizatu” pantailan “kodea sartu” ukera agertuko zaizu eta hor erosi duzun boletoan daukazun kodea sartu beharko duzu.

    Ondoren zure zuhaitza pertsonalizatu ahal izango duzu. 

    Zure zuhaitzak ikusgai jartzea aukeratu baduzu Oinez Basoa Komunitatean aurkitu ahal izango dituzu.

     
    Aldor Internet-ek garatutako webgunea