Oinez Basoa. Zuhaitza erosi!

Oinez Basoa Facebook-en Oinez Basoa Facebook-en
Oinez Basoaren kide al zara?

 Bideoa

 Landatzaile nabarmenak

 Landatutako azken zuhaitzak

Ezagut gaitzazu: "Oinez Basoa" proiektua

NIEk (Nafarroa Ikastolen Elkartea) eta Tafallako ikastolak euskara sustatzearen eta jasangarritasunaren interesak batu dituzte, “Oinez Basoa” izeneko proiektua abian jarriz.

Zuhaitz horiek babestuz helburu bikoitza lortuko duzu: batetik Euskara bultzatzea eta bestetik Ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzea. Euskararendako ekarpena Tafallako Garcés de los Fayos ikastolari lagunduz gauzatuko da, eta ingurumenarendako berriz, “Oinez Basoa” sortuz.

Oinez Basoa, Euskara eta Ingurumenaren basoa, zure laguntzarekin landatuko den basoa da!!!

 

Erakunde hauek, Nafarroa Oinezen karbono isurtzeak murriztu eta konpentsatzeko elkarlanean arituko dira, CO2 gabeko Nafarroa Oinez bat bultzatzeko bidea hartuz.

Nafarroa Oinezen CO2ren isurtzeak batez ere bertara joaten direnen garraioaren (autoen, trenen, autokarabanen…) ondorioz izaten dira. Oinez Basoan landatuko diren zuhaitzek karbonoarentzako hustuleku gisa jokatuko dute, Nafarroa Oinezen jaiak sortzen dituen isurketak xurgatuz eta konpetsatuz.

Aurten, Tafallako Monte Plano mendian 8,3 hektareako lur-zatia landatuko da arteekin eta erkametzekin, guztira 6.700 zuhaitz izanen direlarik.

 
Aldor Internet-ek garatutako webgunea